IRRATIA

Ødei Barroso: egozentrismo eta hegozentrismoa borrokatu

Ødei Barroso lapurtarrak Otea Lili irratsaioan ifrentzuaren bi alde erakutsi dizkigu, zorrotza eta leuna. Barrosoren pentsamenduaren alderik muturrekoenaren bila joan gara. Motozerra zorrotza pentsamenduaren hausnarketak azalera ekartzeko. Azalera ezin baita iritsi sustraietatik pasatu gabe.

Odei Barroso musikaria Otea Lili saioan izan da (NAIZ irratia | NAIZ irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ødei Barrosoren letra batek zera dio: Azalera ezin da iritsi sustraietatik pasatu gabe. Eta horixe da Otea Lili saioaren ardatza. Sustraiak eta azalak erakutsiko dizkigu, motozerra erabiliko du pentsamenduaren hausnarketekin denok liluratzeko. Izugarrizko prosa eta errima du bere kantuetan.

Pentsakera zirkularra du, eta 'Ama' palindromoa da. Aukeratu duen lehen kantuak ama du oinarri (Zaindu, 2Zio) eta bukatzeko Amorante kantariaren 'Ama hil zaigu' aukeratu du. 2zio, Ødei, Selektah Kolektiboa, Negu Gorriak eta Lumi taldeen kantuak entzungo ditugu, eta Ødei Barrosoren pentsamenduaren alderik muturrekoena. Lapurtarra trebea da oso letragintzan.