En direct
Feminismoa ekarri du zutabe nagusi modura Eneritz Gorritxategik. 'Otea Lili' saiorako bere lau kantu aukeratu ditu, eta beste musikarien beste lau. Musikaren bidez solasaldi soziologiko, filosofiko eta politikoak eraikitzen saiatu gara.
Eneritz Gorritxategik bi disko argitaratu zituen Ene Bada taldearekin 1990ko hamarkadan. 15 urteko ixilune luzearen ondoren, Haize-arrosa taldearekin diskoa kaleratu du 2023an. Tartean, zortzi urte eman zituen zinegotzi Berrizen. Gorritxategik lau ardatz ditu: musikagintzan plazak alaitzen ditu ahal duen guztietan, politika jardunean urteak eman ditu, beti disfrutatu ohi du amatasunaz eta feminismoa du xede nagusienetakoa. Eneritz Gorritxategik “Otea Lili” saioan hainbat hausnarketak azalera dakartza sustraietatik abiatuta.