En direct

Cannesera begira pasa dugu goiza, urteko jaialdi garrantzitsuenak gaur eman baitu Sail Ofizialaren berri. Maiatzaren 13tik 24ra izango da jaialdia, eta euskaldunik ez da lehiatuko sail ofizialean, baina ordezkapen galiziarra eta katalana egonen da, 'Sirat' eta 'Romería' filmekin. Ez da erreza izaten, baina ados eta pozik dago zinemaldi frantsesak egindako hautapenarekin nahiz eta zuzendari batzuk botatzen dituen faltan.
Horretaz gain, asteko gomendioek ez dute hutsik egin. Pantaila handian 'Le Deuxieme acte' film frantsesa eta 'Muy Lejos' Gerard Oms zuzendari katalanaren opera prima. Streaming plataformara heldu dira bi handi, biak distopikoak, gainera. 'Black Mirror' telesailaren zazpigarren denboraldia, eta 'The Last of Us'-en bigarrena.
Le Deuxieme acte, Quentin Duplieux
Muy Lejos, Gerard Oms
Black Mirror, Netflix
Last Of Us, HBO MAX


