En direct
Lehen kantu kuttun gisa, Itoiz taldearen 'Ustela' abestia aukeratu du Patinok. «Nire euskal talde kuttunena izan da beti, eta gainera disko honekin istorio bitxi bat daukat; biniloa bigarren eskuko plataforma batean erosi nuen, ustez frantziatik, baina saltzailearekin kontaktuan jartzean Kazakhstaetik etorri zela ohartu nintzen».
Bigarren kantu kuttun gisa Faith No More taldearen 'Caffeine' ekarri nahi izan du gurera Patinok. «Bada garai bat nerabezaroan, musika entzuten hasten zarenean, eta niri “Angels Dust” diskoak asko eragin zidan garai hartan, eta abesti hau izugarri gustatzen zait».
Hirugarren kantu kuttun Blur taldearen 'Troube in the message centre' kantua ekarri nahi izan digu Patinok. «Parklife maisulanekoa da kantu hau, eta nahiz eta Blur beraien kutsu poperoagatik ezagunagoa izan, kantu honek badu kutsu punkago bat eta oso gustoko dut».
Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Hotline TT taldearen 'I thought you´d change' aukeratu du Patinok. «Azkenaldian asko entzuten ari naiz talde hau. Nahiz eta ez den kuttuna edo bizitza osoan entzun dudan zerbait, azkenaldian gogor eman dit eta gainera maiatzean hemen inguruan izango ditugu. Proposamen ederra iruditzen zait».