Zuzenean

NAIZ irratia

Gabonetatik bueltan: Katedra sutan eta sariak jokoan

Gabonetako egutegi estuak ez du barkatu: jardunaldiak pilatu dira eta Binakako sailkapena estu-estu dago. Ostegunero legez, aktualitateari errepaso zabala egin diogu eta, noski, 9. jardunaldirako gure kinielak eginak ditugu. Sorpresatxo batzuk ere baditugu zuentzako.

Audio_placeholder

Gabonetatik bueltan: Katedra sutan eta sariak jokoan

Loading player...
Altuna eta Ezkurdia garaipena ospatzen Eibarren.
Altuna eta Ezkurdia garaipena ospatzen Eibarren. (Gorka RUBIO | FOKU)

Gabonak askorentzako opor egunak izaten dira, ez, ordea, pilotarientzat. Binakako Txapelketan bete-betean izaten dira murgilduta protagonistak, baina pilotazaleak joera izaten du data hauetan erantzun bikaina emateko. Txapelketaren ekuatorean gaudela, parekotasuna da nagusi. Laso-Albisu bikotea da lehen postuan zazpi garaipen dituela, eta kontrara, Etxeberria-Rezusta bikotea azken postuan dago puntu bakarra duela. Gainerako sei bikoteak lau garaipenekin berdinduta daude. Gori-gori dago kontua.

Berriak ere baditugu, bai gure aldetik baita txapelketari dagozkionak ere. Alde batetik, tertulia amaitu bezain pronto jakin dugu Iñaki Artola eta Iraitz Zubizarreta baja izango direla asteburu honetan eskuko minen ondorioz. Gauzak honela, Peñak ordezkatuko du alegiarra, tolosarraren lekua Agirrek hartuko du, eta Zubizarretaren ordez Bakaikoa ariko da. Kontuan hartu hori kinielak egiterako orduan.

Bestetik, asteburu honetatik aurrera, Katedrako "NAIZirratia" taldean jardunaldi bakoitzeko irabazleak saritxoa izango du. Eta txapelketa amaitzean, opari potoloago bat zozkatuko dugu parte-hartzaile guztien artean. Beraz, oraindik ez bazaude, sartu gure Katedrako "NAIZirratia" taldera, egin zure kiniela eta jokatu gurekin. Binakakoa luzea da… eta hemen inor ez dago hilda oraindik!

 

Jaurlaritza Logoa