Zuzenean

NAIZ irratia

Binakako Txapelketa ligaxkako txanpa erabakigarrian

Eskuz binakako ligaxka azken txanpara gerturatzen ari da, eta horrek are garrantzi handiagoa ematen dio jardunaldi bakoitzari, sailkapena nola dagoen ikusita. Nabarmentzekoa da, gainera, Artola izan dela ordezkatu behar izan den pilotari bakarra; izan ere, inork ez du alerik galdu nahi.

Audio_placeholder

Binakako Txapelketa ligaxkako txanpa erabakigarrian

Loading player...
Lasok eta Albisuk garaipen bakarrera dute sailkapen matematikoa.
Lasok eta Albisuk garaipen bakarrera dute sailkapen matematikoa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Bere unerik erabakigarrienera iristen ari da Binakako Txapelketako ligaxka, eta horrek partida bakoitza ia final baten pare jartzen du batzuentzat. Sailkapen estuak ez du hutsunerako tarterik uzten, eta pilotariek badakite puntu bakoitzak pisu handia izan dezakeela azken emaitzan. Laso eta Albisu dira lasai egoteko moduan dauden bakarrak; hala ere, sailkapen matematikoa bermatzeko garaipen bat beharko lukete oraindik, beraz ez dute guztia egina. Peio Etxeberriak eta Rezustak, aldiz, hemendik aurrera ia hil ala biziko partidak jokatuko dituzte, eta gainerako bikoteak tartean daude, puntu bakarreko aldean murgilduta.

Katedrako kinieletan ere erne ibiltzen hasi beharra dute batzuek; oraindik jardunaldi batzuk geratzen diren arren, puntuak pilatzen joatea ezinbestekoa da sailkapeneko behealdean dabiltzanentzat. “NAIZirratia” taldetxoan, gainera, lehen sariduna izan genuen joan den asteburuan, beraz bada zer lehiatu.

Jaurlaritza Logoa