

En direct 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Game Erauntsia
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)

Urriaren 16an Gospelearen ordezkari nagusienetakoa den Mahalia Jackson zoriondu genuen. Eta horretaz gain, 1972ko urriaren 16an Clearwater Revival taldearen banaketaren berri izan genuen.
1926ko urriaren 18an rock & rollaren kondaira handi bat jaio zen: Chuck Berry. Egun berean, baina 1973an, The Who taldeak "Quadrophenia" opera rock diskoa kaleratu zuen.
1937ko urriaren 20an, Wanda Jackson jaio zen, rockabilly generoaren erregina.
Dizzye Gillespie ere gogoratu dugu. Baita Celia Cruz ere. Biek urriaren 21ekoak zirelako. Eta saioa Neil Youngen "Comes a time" izeneko album akustikoa gogoratuz egin dugu.