Zuzenean

Estitxu Pinatxo

'Gramofonoa' saioaren denboraldi berria martxan da

Gramofonoa 4x1

Audio_placeholder

'Gramofonoa' saioaren denboraldi berria martxan da

Loading player...
Janis Joplin
Janis Joplin (Janis Joplin)

Aurten Gramofonoa berrikuntzekin heldu da. Larunbatetan emitituko da eta aste osoko efemerideen errepasoa eginen dugu.

Hori horrela, aste honetako efemerideak hauetxek: Urriaren 2an, Paul McCartneyk eta Michael Jacksonek kaleratutako "Say say say" kantuak 41 urte bete zituen. Eta 22, Muse taldearen "Origin of Symmetry" albumak.
Urriaren 3an, 28 urte bete ziren Alanis Morrissettek "Jagged Little Pill" diskoa kaleratu zuela.
Urriaren 4ean, bi artista erraldoi eta enblematikoren heriotzak gogoratu genituen: Woody Guthrie eta Janis Joplin.
The Beatles taldearen lehendabiziko singlea, "Love me do" izenekoa, lehen aldiz entzun genuen 1962ko urriaren 5ean.
Eta zazpi urte eta egun bat beranduago, euren hamaikagarren diskoa izan zen "Abbey Road" mitikoa.
Eta Gramofonoa,  Thom Yorke, Radiohead taldeko kantaria zorionduz bukatu genuen, urriaren 7koa baita bera.

Jaurlaritza Logoa