En direct
Musikaren eguna den ekainaren 21eko honetan, soinu banda ezagun batekin hasiko dugu soinua. Mission Imposibleren doinuarekin Lalo Schifrin konposatzailea zorionduko dugulako. Britiania handiko 60. hamarkadan murgilduko gara, The Kinks taldeko Ray Davies eta Badfingerreko Joey Molland zoriontzeko. Horretaz gain, Bruce Springsteenen E Street Banden eta Neil Youngen Crazy Horsen ibiltako Nils Lofgrenen eguna ere bada. Baita Jaime Urrutia, musikari madrildarra ere. Eta bertze izen handi bat: Manu Chao. Elvis Presleyen inguruan ere ariko gara gaurko Gramofonoan. Eta saioa John Lee Hooker bluesmanarekin itxiko dugu.
Sports
«Hemen oso ezaguna ez den arren, neguko jokoetan kirolik jarraituena da Curlinga»
Bideokluba
‘El Hoyo’ filmaren bigarren partea errodatzen hasiko dira, Zorion Egileorrek aurreratu duenez
Paraleloan
«Barrutik egindakoa da eta barruraino iristen da»
Culture
Zine gomendioak: ama-alaba harremanak eta slow cinema
Sports