Zuzenean 22:00h - 23:00h
Game Erauntsia
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
01:00h - 02:00h
Ad libitum

Ekainaren 14ko saioa, Estatu Batuetako hegoaldean hasiko dugu, Motown ziguluarentzat hain funtsezkoak izan ziren bi bandarekin. Alde batetik, Jr. Walker & The All Stars-en Shotgun adituko dugu, Jr. Walkerren jaiotzaren urteurrena ospatzeko. Eta bertzetik, Renaldo "Obie" Bensonek Marvin Gayerekin batera idatzitako "Whtsat going on" entzungo dugu, Renaldo "Obie" Benson ere ekainaren 14koa baitzen.
The Zombies taldeko teklatujolea ere zorionduko dugu, Rod Argent. Baita Boy George new romanticaren ikonoa.
Bertzalde, zenbait heriotza ere ekarriko ditugu gogora. "Echo & THe Bunnymen" taldeko baterijolea izan zen Peter de Freitasena. Moto istripuan hil baitzen gaur bezalako egun batez, 27 urte zituela. Horretaz gain, Henry Mancini, soinu banda ezagunen konposatzailea. Eta baita Henry McCullough ere, The Wings taldean gitarjole lanetan ibilitako musikari oparoa.