En direct

Garazi Castaño

«Poesia nire etxea dela sentitzen dut»

‘Keinura itzuli’ izenpean kaleratu zuen azaroan bere bigarren poesia liburua Elena Olave durangarrak. 57 poema (edo keinu) ondu, mimatu eta paperera eraman ditu Susa argitaletxearen eskutik. 

Audio_placeholder

«Poesia nire etxea dela sentitzen dut»

Loading player...
Elena Olave idazle durangarra Donostian
Elena Olave idazle durangarra Donostian (Andoni Canellada | FOKU)

Elena Olaveren aurreko argitalpenak dira (Durango, 1977) ‘Ane Inventarium’ ipuina (Julene Azpeitia saria , 2015) eta ‘Zeldak. Gorputz honetatik’ (Balea Zuria, 2019) poesia liburua. ‘Keinura itzuli’ idazlearen bigarren poema liburua da. Eroso dago durangarra olerkigintzaren moldean: «poesiagintza interesatzen zait bereziki, bestelako generoetan ez dut saiakera berezirik egin. Idazketari dagokionez, poesia nire etxea dela sentitzen dut».

«Keinura itzuli, keinu motzera, interes bakora» dio liburu hasieran bildu duen Chantal Maillard poetaren aipuak. Olavek 57 keinu bildu ditu; motzak, doituak. Olerki luzeenak 18 lerro baitu. Album forma hartu du liburuak. «Badu zentzua keinuen artxibatze horrekin» dio durangarrak.

Idazketarekin, memoriarekin eta desirarekin loturiko poemak idatzi ditu. Hiru kontzeptuen harremanaren artean dantzan ibili da idazlea; kontakizun antzeko bat sortuz, «jolaserako tartea» eskainiz eta «imajinaziorako tartea» utziz.

Jaurlaritza Logoa