En direct

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Mikel Elorza

Mikel Elorza izan da aste hontako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, euskarazko lau abesti hautatuta; garai ezberdinetako doinuetara jo du. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Mikel Elorza

Loading player...
Mikel Elorza
Mikel Elorza (Bigarren Kafea)

Marrazkia bezain beste maite du musika Mikel Elorzak, eta zaletasunen lotura hori ere sortzen da beste maila batean. Musikak iradokitzen dionak ere eragina du margotzean. 

Gaztetasunarekin lotzen dituen bi kanta aipatu ditu Elorzak, Sorotan Beleren '8 orduko ekaitza' eta Itoitzen 'Egun goibel'. Bigarren honek ere aitzakia eman dio diskoen azalekiko duen bildumagile joeran murgiltzeko. 

Egoera eta une espezifikoekin lotzen du kantu bakoitza eta zuzenekoetan musika entzuteko zaletasuna ere azpimarratu du. Gertukoa babesteko modua ere bada hori Elorzarentzat, eta horren adibide hautatu dituen egungo beste bi kantuak; Madeleinen 'Bestalde eza' eta Pelaxen 'Habitus' hain zuzen ere.

'Doinuetatik Haratago' tartean musikariak ez diren gonbidatuei euren abesti kuttunen zerrenda osatzeko eskatzen diegu.

Jaurlaritza Logoa