En direct

Iker GURRUTXAGA

'Merina Gris' talde misteriotsua 'Zarata' tartearen asteko protagonista

Iker Bárbarak astero bezala lau proposamen ekarri dizkigu MusikHaria saiora. Guztiak ere interesgarriak ezbairik gabe.

Audio_placeholder

'Merina Gris' talde misteriotsua 'Zarata' tartearen asteko protagonista

Loading player...
Ez dute aurpegirik eman oraindik 'Merina Gris' taldekoek.
Ez dute aurpegirik eman oraindik 'Merina Gris' taldekoek.

Beren artean nahikoa desberdinak diren proposamenak ekarri dizkigu aste honetan Zarata MondoSonoro aldizkariko Iker Bárbarak.

'Merina Gris' talde misteriotsua izan dugu protagonista nagusia. Izan ere, bat-batean, inork nor diren ere jakin gabe, sekulako kantutzarra atera dute bideoklip eta guzti: 'Besteek zer'. Gartxot Unsainen hitzak musikatu eta emaitza ederra atera zaie oraindik aurpegirik eman ez duten artista hauek. Ea zer dakarten aurrera begira.

'Kuartz' taldeak 'II' izeneko lana kaleratu zuen irailean eta esan ziguten MusikHaria saioan egindako bisitan laster aterako zutela bideoklipa. Baita atera ere. 'Etxeko zakurra' kanta hautatu dute horretarako eta irudi indartsuak erabili dituzte. Ikusteko modukoa ezbairik gabe.

'Dena' talde hasiberriak ere beren lehen diskoa plazaratu dute. Taldeak hiru urte darama lanean, kide gazteez osatutako hirukoa dira. Ondarrutarrak. 'Ezer sentitzeko' izeneko lana da beren estreinakoa eta ez da nolanahiko lana. Rock doinu gordinetan proposamen interesgarria.

Bukatzeko, 'Cobra' taldearen 'No miracles' kantua ekarri digu Bárbarak. 'Fyre' diska atera zuen udaberrian 'Cobra' taldeak eta oraintsu atera berri du 'No miracles' kantuaren bideoklipa.

Lau proposamen, lau talde eta lau bideoklip. Guztiak hemen ikusteko moduan. Aste emankorra beraz, 'Zarata' tartearentzat.

– Merina Gris - Besteek zer

– Kuartz - Etxeko zakurra

– Dena - Zerbait

– Cobra - No miracles

Jaurlaritza Logoa