Zuzenean

Iker GURRUTXAGA

Rafa Berriori omenaldi txikia aste honetako 'Zarata' tartean

Iker Bárbarak Berrioren argitaratu gabeko kantekin kaleratu berri duten lana ekarri digu bere proposamenen artean. Modu horretara, euskal musikaren ikur garrantzitsu bat gogoratu nahi izan du kazetari bilbotarrak.

Audio_placeholder

Rafa Berriori omenaldi txikia aste honetako 'Zarata' tartean

Loading player...
Rafa Berrio musikari eta poeta donostiarra iragan martxoan zendu zen. (NAIZ)
Rafa Berrio musikari eta poeta donostiarra iragan martxoan zendu zen. (NAIZ)

Aurten zendu da Rafa Berrio eta haren hutsunea nabarmena izango zela aipatu zuten gertaera jazo zenean batzuk eta besteek. Argitaratu gabe zituen kantuekin lan bat argitaratu dute orain eta hango kantu bat aukeratu du Iker Bárbarak aste honetako 'Zarata' tarteko aukeraketan.

Horrez gainera BIME azokan izan da eta hango gorabeheren inguruan ere aritu gara hizketan Bárbararekin. Dena dela, tartetxo bat atera eta hauxe da aste honetarako egin digun kantu aukeraketa:

– Rafa Rueda - Foto zaharrak

– Verde Prato - Mutilaren kanta

– Maren - La estación espacial de Teruel

– Rafa Berrio - Al viento

Jaurlaritza Logoa