IRRATIA

Billy Wilderren trikimailu arkitektonikoak

'Double Indemnity' filmeko sekuentzia bat aztertu dugu Bideokluba saioan Pello Gutierrezekin. Galdera zera da, gidoi on baten alde, trikimailu arkitektonikoak zilegi dira? 

'Double Indemnity' filmeko fotograma bat (Double Indemnity)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Pello Gutierrez zine-forentseak Billy Wilder zuzendariaren ‘Double indemnity’ filmeko eszena bat ekarri digu ‘Bideokluba’ saiora. Hego Euskal Herrian 'Perdición' izenburuarekin estreinatu zen 1944an. Bai, beste batean helduko diogu izenburu itzulpenen gaiari, ur handiak dira horiek). Noir zinearen ikur, maisulan bezala hartua da klasiko hau. Oscar sarietan 7 izendapen izan zituen, horien artean film, gidoi, eta aktore onenen izendapenak jaso zituen.

Bitxia da, hasieratik baitaki ikusleak zer den gertatu dena. Walter Neff seguru agenteak bere bulegoan bertan egiten duen aitortzarekin abiatzen baita 'Double Indemniy', eta hortik abiatuko da atzerako kontaketa osoa, flash-backa.

Gidoia bikaina da, elkarrizketak gogoangarriak, eta noski noir film onenetan bezala, hemen ere egongo dira maitaleak, traizioak, plan sekretuak eta azken orduko plot-twistak.

Gutierrezek Walter Neff seguru saltzailearen etxean gertatzen den sekuentzia bat aztertu du. Ederki zorroztuta ekarri du bisturia. Trikimailu arkitektoniko bat erabili du Billy Wilderrek, ohartu zara zein?