Zuzenean

Aimar Erkiaga

Netflixera iritsi da Alauda Ruiz de Azuaren ‘Eres tú’ komedia erromantikoa

‘Cinco Lobitos’ filmarekin arrakasta lortu ondoren, badator Alauda Ruiz de Azúa hurrengo proiektuarekin. Maitasun komedia bat: ‘Eres tú’. Netflix plataforman estreinatuko da ostiral honetan. Zine karteldegian ere badago zer ikusi, besteak beste, ‘Saint Omer’.

Audio_placeholder

Netflixera iritsi da Alauda Ruiz de Azuaren ‘Eres tú’ komedia erromantikoa

Loading player...
Eres tu- Netlix
Eres tu- Netlix (Netlix )

Karteldegian estreinatzen diren bi film eta streaming plataformetako beste bi nodedaderen inguruan aritu gara NAIZ irratiko Bideokluba saioan. Isil-isilik iritsi da ‘Cinco Lobistos’ zuzendariaren film berria Netflix plataformara. Oso interesgarria da ere Filmin plataformak  Chantal Akerman zuzendariari buruz proposatu duen zikloa. Hego Euskal Herriko zine karteldegian, benetazko gertakari batean oinarritua dagoen  ‘Sait Omer’ filma nabarmentzen da, eta tira, ez da brilantea, baina aipamen bat merezi du Florian Zellerren ‘El Hijo’. '


EL HIJO
Pasa den Veneziako Zinemaldian estreinatu zen 'El hijo' filma,  orain dela urte batzuk Oscar Saria irabazi zuen Florian Zeller zinemagilearen bigarren luzea da.

Banatuta dagoen aita bat (Hugh Jackman) da ‘El hijo’ filmeko protagonista. Duen lan karga erraldoiaren ondorioz bere seme nerabearekin duen harremana gero eta zailagoa izango da. Pertsonok nerabezaroan ditugun arazoak erakusten ditu filmak, baina film honetan, aita baten begietatik bizituko ditugu arazo horiek.

Zeller zuzendaria ezagun bihurtu zen 2020an ‘El padre’ izeneko opera primarekin.  Zuzendariak bere oroitzapenetatik eraikitako teatroko obra batean oinarritu zen, eta aste honetan estreinatzen duen filmean erabiltzen duen ikuspuntu antzekoa baliatu zuen.  2020ko filmean  baina, ama baten ikuspuntutik kontatzen zuen nola ari zen burua galtzen aita. Oscar Sarietan, Anthony Hopkinsek eta Zellerek aktore eta gidoi hoberenaren garaikurrak zituzten.

Nik argi eta ilunak antzematen dizkiot ‘El Hijo’ filmari. Ez dakit zein puntutaraino den egokia zuzendariak aukeratu duen ikuspuntua. Batzuetan, anbiguoegia, besteetan, semea karikatura batean bihurtzen du...Baina ezin da ukatu aste honetako estreinaldi nabarmengarria dela. 


SAINT OMER. EL PUEBLO CONTRA LAURENCE COLY

Hurrengo gomendioarekin,  pantaila handian, eta Veneziako Zinemalditik datorren estreinaldi batekin jarraituko dugu. Filmak sari potoloa irabazi zuen Venezian, eta dudari gabe, aste honetako harri bitxia da.  Alice Diop zinemagile frantziarrarena da, dokumentalak egin ditu orai arte, eta orain bere lehen fikzioarekin dator.



Benetan gertatutako kasu batean dago oinarrituta, 2015ean Frantziako Saint Omer hirian gertatu zen epaiketa bat kontatzen du. Epaiketa horretan Senegaletik etorritako ama bat epaitu egin zuten bere 15 hilabeteko haurra hondartza batean hiltzen uzteagatik. Epaiketaren publikoan izan zen zuzendaria, eta bertako testigantzak erabili ditu filmaren gidoia egiteko.

Filmak epaiketa erakusteaz gain epaitua den amak bere beste alabarekin duen harremana ere erakusten du. Aipatu bezala, filma Venezian estreinatu eta zinemaldiko bigarren sari garrantzitsuena irabazi zuen: Epaimahaiaren Sari Nagusia. Sevillako Festibaleko sail ofizialean ere lehiatu zen, eta bertan pelikula eta gidoi onenaren garaikurrak lortu zituen.

Nik ez dut oraindik filma ikusteko aukerarik izan, baina kritikak dioenarengatik pelikula boteretsu eta intimo bat da Diopen fikziozko lehen luzemetraia. Errealitatea ikusten gaudela helerazten duen film horietako bat dela diote eta aipu honek izugarrizko logika dauka, zeren eta Alice Diop dokumental munduan ibili den zinemagile bat izan da pasaden urtera arte.

Zer ikusi streaming plataformetan?

ERES TÚ (Alauda Ruiz de Azua, Netflix)

Aste honetan plataformetan film interesgarri ugari estreinatzen dira, baina bi aukeratu ditut ‘Bideokluba’ saiorako.  Lehendabiziko estreinaldia modu isil samarrean estreinatu den 'Eres tu' filma da, komedia erromantiko hau Goya saria irabazi duen Alauda Ruiz de Azuak zuzendu du, baina, bitxia da nahiko isilpean mantendu delako hau.

Film hau 'Cinco Lobitos' filmean drama familiar bat pantailaratu zuen barakaldoarrak, eta orain, pantaila txikian komedia erromantiko batekin harritu gaitu. Argumentua oso sinplea da, filmeko protagonistak norbaiti muxu bat ematen dion unean pertsona horrekin izango duen harremana ikusten du, hau da, berarekin egongo den urte guztietan gertatuko dena. Orain arte musukatu den emakume guztiekin etorkizun gabeko harremanak aurreikusi ditu, baina, gau batean, emakume bat musukatu eta etorkizun oparoa ikusiko du. Arazoa zein da? Emakume hori bere lagun onenaren neska laguna dela.

Alvaro Cervantes, Gorka Otxoa, Silvia Alonso eta Susana Abaitua dira filmean agertzen diren 4 aktoreak, Cervantes bera da  protagonista nagusia. 


Chantal Akerman zikloa

Aste honetako gomendioekin bukatzeko, ez nator pelikula batekin, baizik eta zinemaren historiako zinemagile garrantzitsu batekin: Chantal Akerman. Bere filmografia remasterizatu eta Filminek ikusgai jarri du bere plataforman, eta merezi du, benetan. 

Chantal Akerman Bruselan sortu zen 1950ean. Talentu goiztiarra izan zen Akerman, eta berak beti esan duen bezala Godarden pelikula bat ikusi ostean sortu zitzaizkion zinea egiteko gogoa. 18rekin bere lehenengo laburra egin eta Oberhausengo zinemaldian saritua izan zen. Ospe honek Chantal gazteari Ameriketako Estatu Batuetara ikastera joateko aukera eman zion, bertan abangoardiako Warhol edo Mekas bezalako artista ezberdinak ezagutu zituen, eta etorkizunean bere lana izango zena definitzen hasi zen AEBetan.

Europara bueltatzerakoan, dokumental eta zine-esperimentaletik edan zuen eta fikzio ezberdinak sortu zituen. Bere filmografian bakarrik bidaiatzen duten emakumeak, ustekabeko topaketak, elkarrizketa lasaiak edo sexu harremanak sarritan errepikatzen dira.  Askorentzat historiako emakume zinemagile garrantzitsuena da Chantal Akerman, eta esaldi honek indar gehiago hartu du aurtengo urte hasieran Sight and Sound britainiar zinema aldizkari famatuak Akermanen ‘Jeanne Dielman’ historiako film hoberentzat definitzean.

Jaurlaritza Logoa