IRRATIA
Elkarrizketa
Ainara Garcia
Feminista

«Munduko zenbait lurraldetan bigarren mailako biztanletzat jotzen dira oraindik emakumeak»

Mundu osoko biztaleriaren erdia baino gehiago dira emakumeak, baina badira oraindik ere bigarren maila batean ezartzen dituzten lurraldeak. Afganistan jarri du adibide Ainara Garciak, horren urrun joan gabe gurean ere adibide asko daudela baieztatu du.

Eraso matxisten elkarretaratzea Plentzian (Aritz Loiola | FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


7,8 bilioi pertsona baino gehiagok osatzen dute gaur egun mundu osoko biztanleria eta horren erdia emakumeak dira. Urteek aurrera egin ahala garapen handia eman bada ere, badira oraindik zenbait lurralde, emakumeak bigarren maila batean ezartzen dituztenak. Azken asteetan asko hitz egin den Afganistan jarri du adibide, 'Dena Irailerako' saioan Tessa Andonegik elkarrizketatu duen Ainara Garcia gonbidatuak. Emakumearekiko bazterkeria nabarmen areagotu da bertan, Talibanek boterea hartu dutenetik. Horrek ordea, ez ditu alde batera uzten Euskal Herrian dauden bazterkeria kasuak.

Emakumeaz eta feminismoak hitz egitera gerturatu da Garcia, izan ere, krisi garai orotan, patriarkatuari kolokan jarritako edozer zapaldua izaten dela aipatu du 'Dena Irailerako' saioan. Garciak behin eta berriz azpimarratu nahi izan du, patriarkatuak krisiaren faktura emakumeari ordainarazten diola. Aurrez aipaturiko Afganistango krisiak jarraitu du elkarrizketako adibide izaten, urte luzez eta kasu askotan egon izan da mugatuta emakumearen askatasuna bertan. Ezin ahaztu 70. hamarkadako usteko irekitzea.

Mundu osoko biztanleriaren bigarren zati handi bat osatzen badute ere, krisi garai hartan zapaldua izaten lehenetarikoa da oraindik emakumea aurrez aipatu bezala. Garciak berriz, Simone de Beavoirrek bere garaian aurreikusi zuen egoera dela oroitarazi nahi izan digu. Ez dugu ordea Afganistaneraino joan behar halako kasuak ikusi ahal izateko, etxean bertan geratu eta begiak zabaltzearekin nahikoa dela gogorarazi baitigu gonbidatuak. Euskal Herrian zein Espainiar estatuan uda honetan zehar gertaturiko erasoen errepasoa egin nahi izan du.

Afganistan urrun egon arren, emakumearen askatasunak jasaten dituen erasoak aski gertu bizitzen dira. Garciak ordea isilik geratzeko egoera bat ez dela azpimarratu du eta borrokan jarraituko dutela mundu mailan gizon eta emakumeen arteko berdintasun bat lortu arte.