IRRATIA

Gramofonoa | Feminismoa

Gramofonoa | Feminismoa

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aste honetako 'Gramofoa' ez da makala izan, historian atzera egin baitugu beste behin ere eta musikaren industrian izandako emakumeen gabezia hartu dugu oinarri. Honen ondorio garbiak ikus ditzakegu 60. hamarkadatik hasi eta 90. hamarkadara bitarteko urte luzeetan. Gizonez osatutako zenbait talde izan ziren orduan, ez alderantziz ordea emakumeen kasuan, gauzak horrela disuasio-efektua eragin du erreferente falta izateak.

Argi eta garbi dago egungo emakume artistei merezi duten lekua eman behar diegula, hemendik 20 urtera ezagutaraziko direnek erreferenteak izan ditzaten. Aurrez adierazi bezala, hamarkada horietatik aurrera gizartearen ikuspegiak zabaltzeko joera hartu zuen eta emakumeak musikaren munduan presentzia hartzen joan ziren. Aste honetarako beraz, musikaren industriatik igarotako emakume aitzindariak izan dira protagonista nagusi.