Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Gramofonoa | Kuba

Audio_placeholder

Gramofonoa | Kuba

Loading player...
Gramofonoa | Kuba
Gramofonoa | Kuba

Haizeak dakarrena askotan ez da guk nahi duguna izaten, baina ostiral honetan baietz esateko mila aitzakia baditugu. 'Gramofonoa'ren konpainian zabaldu dugu beste behin ere asteko azken arratsaldea asteburua iritsi baino lehen eta Kuba aldean egin dugu oraingo honetan geldialdia. Fidel Castro (Kubako agintari gorena) izan da gaurko protagonista nagusia, hitz egiteko ugari utzi baitzuen musikaren alorrean ere.

Mundu osoko artistetako batzuk, Kubako historia betiko aldatu zuen gizonaren alde agertu ziren garai hartan, baina beste horrenbeste aurka. Zenbait musikari ospetsu isilarazi egin zituen Castrok eta erbesteratu behar izan zuten musikariak berriz, traidoretzat jo zituen. Aste honetakoari dagokionez beraz, hamarkadetan zehar Karibeko uhartean pairatutako debeku eta erlijioen inguruan aritu gara kontu-kontari.

Jaurlaritza Logoa