Zuzenean

Estitxu Pinatxo

Gramofonoa | Naziak eta Jazza

Audio_placeholder

Gramofonoa | Naziak eta Jazza

Loading player...
Gramofonoa | Naziak eta Jazza
Gramofonoa | Naziak eta Jazza

Hitz gutxitan esan genezake, inprobisatzea erabakiak hartzea dela, eta bat-batekotasuna berriz, askatasunaren parekoa. Musika totalitarioa aldiz martziala da, erritmo karratukoa. Goebbelsi buruan ondo geratu zitzaion, bazekiela jendearengan nola eragin zezakeen, Jazza debekatu zuen bere senak, hala esaten ziolako hain zuzen ere. Kantu eta melodia haiek entzuteak, eragin kaltegarriak ekarriko zizkiolakoan zegoen nazi zintzoa.

Aste honetako saioa burutu ahal izateko, Mike Zwerin kazetari, izen handiko trombonista eta jazz kritikariak idatzitako 'Swing frente al nazi' liburuan oinarritu gara. Jazzak eta nazismoak izan zuten harremana bertatik-bertara errepasatu dugu. Kontuan izan dugu ere, maiatzen 8an eta 9an munduko herrialde askotan, bigarren mundu gerran hil zirenen omenezko jardunaldiak egiten direla.

Jaurlaritza Logoa