IRRATIA

Burdinola | Accept

Accept ARG

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Alemania aldean igaro dugu aste honetako 'Burdinola' saioa eta 'Accept' taldeak nola ez, Heavy Metal estiloko kantutzar bikainak utzi ditu gurean. 1976.urtean ekin zioten ibilbideari eta tartean geldialdi batzuk egin badituzte ere, gaur egun oraindik beraien onena ematen jarraitzen dute. 1979.urtean kaleratu zuten beraien lehen estudio albuma taldearen izen berberarekin, baina ordutik maila bereko edo gehiagoko beste hainbat igaro dira.

Oraingo honetan ordea, 'Too Mean To Die' lan berria hartu nahi izan dugu saioaren oinarri gisa, beraien ibilbide luze nahiz zabala errepasatu nahi izan dugu, zeresan handia utzi izan baitigute eta diskografia luzea errepasatu ditugu ere.