Zuzenean
Igande honetan ere, ez dugu nolanahiko 'Burdinola' saioa entzuteko aukera izan Naiz Irratia, Euskal Herritarrak izan baititugu protagonista. Bizkaia aldean ibili gara, 'Incrused' taldea Aranda de Dueron sortu bazen ere Bilbon hartu zuen hazkunderako bidea. 'Folk metal' estiloa jorratuz, 'Baskavígin' disko berriaren inguruan aritu gara solasean Jon Koldo Tera abeslari eta teklatu jotzailearekin batera.
Jada 400 urte pasa dira euskal baleazaleek Islandian izan zuten pasarte iluna gertatu zenetik, eta hori hartu nahi izan dute lan berriaren oinarri nagusi, bestelako gaiak ere kontuan izan badituzte ere. Bizkaitarren orain arteko diskorik landuena dela esan beharrean gaude eta euskaraz kantu gehien dituena ere bai.
Kirolak
Kontxako bandera zuzenean, NAIZ Irratian
Kirolak
«Iazkoa hobetzea zaila izango da, baina horretan jarri behar dugu arreta»
Kirolak
«Sistema berria atera bitartean, polita litzateke berdin sentitzen garenon dimisioak pilatzea»
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
Kirolak