Zuzenean

Inaxio Esnaola

Burdinola | Evergrey

Audio_placeholder

Burdinola | Evergrey

Loading player...
Evergrey ARG
Evergrey ARG

Gustura baino gusturago hartu dugu beste asteburu batez metal musika estiloaren inguruan hitz egin eta batez ere, halako lanak entzuteko tartea Naiz Irratiko 'Burdinola' saioan. Suedia aldera joatea erabaki dugu oraingo honetan eta bertako 'Evergrey' taldea izan dugu protagonista. 1995.urtean hasi zuten beraien ibilbidea eta oraindik ere beraien onena erakusten jarraitzen dute, kaleratzen duten lan berri bakoitzeko gu aho-zabalik uztea lortzen baitute.

Oraingo honetan 'Escape Of The Phoenix' beraien lan berria ezagutzera ematea izan da gurean tarte bat eskaintzeko hartu dugun arrazoia, eta horrekin batera beraien ibilbideari ere begirada bat emateko ere aprobetxatu dugu. 10 diskotik gora eman dituzte ezagutzera oraingoz eta azken hau entzun ondoren, ez dakigu zer etor daitekeen hemendik aurrera begirakoetan.

Jaurlaritza Logoa