Zuzenean

Inaxio Esnaola

Burdinola | Su Ta Gar

Audio_placeholder

Burdinola | Su Ta Gar

Loading player...
Su Ta Gar
Su Ta Gar

Aste honetako 'Burdinola' saioa burutu ahal izateko, etxean geratzea erabaki dugu eta Eibar aldean izan gara bertako musika talde oso ezagun bati zukua behar bezala ateratzeko. 'Heavy Metal' estiloan erreferente handiak izan dira 'Su Ta Gar' taldeko musikariak eta oraingo honetan gure saioaren protagonista izateko kategoria hartu dute.

1987an ekin zion taldeak bere ibilbideari eta ordutik, zenbait lan utzi dizkigute. Guztiek dute beraien xarma berezia eta 'Heavy metal'aren barruan 'Speed metal' edota 'Thrash metal' bezalakoetan oinarritutako kantuak ere entzunarazi dizkigutela esan behar dugu. 80ko hamarkadan hasitako taldeak, jarraipena du oraindik Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Igor Díez eta Galder Arrillagarekin.

Jaurlaritza Logoa