Musika abiapuntu hartuta, teknologiaz hitz egin dugu ‘Zarata’ tartean
Astero moduan hutsik egin gabe izan da astelehen honetan ere Iker Bárbara kazetaria. Hainbat proposamen ekarri dizkigu eta horien inguruan hizketan hasita, teknologiaz hizketan bukatu dugu ustekabean.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Mende berriarekin batera bazirudien CDa izango zela musikaren merkatuko euskarrietan domeinua hartu eta urte luzez iraungo zuena. Ordura arte biniloak eta kasetak ziren erabiltzen ziren euskarriak eta inork gutxi espero zezakeen musika digitalean entzutearena.
Bada orain berriz ere kasetak ateratzen ari dira hainbat talde, nahiz eta edizio mugatuetan izan. Aste honetako proposamenen artean beren azken lana kasetean aterako duenik badela esan digu Iker Bárbarak eta horri tiraka, garaiko teknologiaz hitz egin dugu. Baina baita guztiz kontrakoaz ere. Egun bateria fisikorik gabe, teknologia berriei esker, nola ’air drum’ estiloan bateria zuzenean jotzera iritsi diren batzuk kontatu digu bilbotarrak.
Teknologiaren bi muturrak elkarrekin, beraz, aste honetako zerrendan:
– Verde Prato - Lagunen kanta
– Las Selvas - Ride
– TOC - Ez
– Jum! - I don't need you