Zuzenean 09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

11:15h - 12:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Kolaborazio berezi bat aurkeztu digu Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean

Musikari batzuk maiz kolaboratzen dute besteekin, baina beste batzuk ez dituzte gehiegi egin nahiz eta musikan ibilbide luzea izan. Horietako bat aurkeztu digu Bárbarak aste honetan MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

Kolaborazio berezi bat aurkeztu digu Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
‘Beltxarga beltza’ diskoa kaleratuko du laster Ibil Bedi talde nafarrak.
‘Beltxarga beltza’ diskoa kaleratuko du laster Ibil Bedi talde nafarrak.

Nafarroan musikaren astea izan zela aurrekoa aipatu zuen kazetariren batek sarean, eta ez da gutxiagorako. Chill Mafiaren arrakastaren atzetik ‘Zarata’ tartean Iker Bárbarak aurkeztu digun Ibil Bedi taldeak ere bi emanalditarako sarrerak 24 ordutan saldu baitzituen. ‘Beltxarga beltza’ diskoa kaleratzear dira eta oso kolaborazio berezia izan dute aurkeztu duten kantu berrian, Anari izan baitute alboan.

Horrez gainera McOnak taldeak hamargarren urteurrena betetzen duela ospatzeko abestia eta beste pare bat proposamen ere luzatu dizkigu Bárbarak:

– Ibil Bedi - Egurrezko eskuotan (ft. Anari)

– McOnak - Balearen bertsoak (ft. Martillo)

– Pape - La Playa

– Nuevo Catecismo Católico - Killin' the city

Jaurlaritza Logoa