Zuzenean

Bidean datorrenaren aperitifa eskaini digu Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean

Etengabe ari dira gauzak iragartzen gure artistak eta, horietako batzuk, beren iragarpenak abesti moduan luzatu dituzte. Gauzak horrela, hainbat proiektu interesgarriren aurrerapen kantuak ekarri ditu aste honetan kazetari bilbotarrak MusikHaria saiora.

Audio_placeholder

Bidean datorrenaren aperitifa eskaini digu Iker Bárbarak aste honetako ‘Zarata’ tartean

Loading player...
Hilabetero kanta bat argitaratuko dute Sega Sound Killers taldekoek.
Hilabetero kanta bat argitaratuko dute Sega Sound Killers taldekoek.

Astero ekartzen dizkigu kontu interesgarriak MusikHaria-ra Iker Bárbarak eta aste honetan ez da gutxiago izan. ‘Zarata’ tartearen arduradunak 2021ean gozatzeko moduan izango garen hainbat lanen aurrerapenak ekarri dizkigu. Arima taldeak eta Eneritz Furyakek laster kaleratuko dituzte beren lanak eta horretarako bideoklip bana egin dute kaleratu berri dituzten kantuekin. Sega Sound Killersekoek, berriz, hilabetero kanta berri bat kaleratuko dutela iragarri dute. Bukatzeko, Qverno talde madrildarrak EP berezi bat kaleratu du eta beren taldekideek jaioterrira gerturatu dute proiektua Ezpalak edota Liher taldekoekin elkarlanean.

Hauexek aste honetan Iker Bárbarak ekarri dizkigunak:

– Eneritz Furyak - Sinkropredazioa

– Arima - Orbainak

– Qverno ft Liher - Renegade (Styx)

– Sega Sound Killers - New Sound

Jaurlaritza Logoa