Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Zarata’ tarteko protagonistak MusikHaria saioan izango dira aste honetan

Iker Bárbarak kantu berrien aukeraketa bat ekarri du astelehen honetako ‘Zarata’ tartera eta, kasualitatez, MusikHaria saioan izango diren artistak hautatu ditu kazetari bilbotarrak.

Audio_placeholder

‘Zarata’ tarteko protagonistak MusikHaria saioan izango dira aste honetan

Loading player...
‘Dena gezurra da’ izena du Danajan proiektuaren azken sorkuntzak.
‘Dena gezurra da’ izena du Danajan proiektuaren azken sorkuntzak.

Azken aste honetan atera berri diren lau proposamen luzatu dizkigu Iker Bárbarak ‘Zarata’ tarterako. Gainera, horietatik bik badute halako misterio puntu bat; Merina Gris taldeak eta Danajan proiektuak. Izan ere haien atzean oraindik ez dago argi nor dauden.

Kontuak kontu, horiez gainera Laukatu eta Ur taldeen abestiak ere aukeratu ditu Iker Bárbarak eta haiek ere izango dira aste honetako MusikHaria saioan. Dena ondo bada, asteartean Laukatukoak beren ‘Beldurrak marrazten’ diskoa aurkezten izango dira eta, asteazkenean bisita bikoitza jasoko dugu: Ur taldea ‘Baleak’ diskoaren aurkezpena egiten eta Merina Grisekoak beren ‘Saiatzen naiz’ kantua eta proiektua aurkezten.

Hauek dira Iker Bárbarak hautatutako lau abestiak:

– Laukatu - Amaiera

– Ur - Save me

– Danajan - Dena gezurra da

– Merina Gris - Saiatzen naiz

Jaurlaritza Logoa