IRRATIA

Kera Deia | Thin Lizzy (II)

Thin Lizzy

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Larunbateko saioaren harira, igandean ere 'Thin Lizzy' banda dublindarraren inguruan hitz egiten izan gara, baita beraien lanak entzuten ere. Ez dute nolanahiko ibilbidea izan, luze eta zabal hitz egiteko aukera izango genukeelako beraien inguruan, baina urte batzuk geldirik eman ondoren 2019an berriro ere martxan hasi eta lanean jarraitzen dute oraindik.

Gaur egun Scott Gorham, Darren Wharton, Ricky Warwick, Damon Johnson, Scott Travis eta Troy Sanders musikariek osatzen dute taldea. 1983.urtean kaleratu zuten beraien azken lana 'Life' izenpean eta batek daki laster beste berriren batekin etorriko zaizkigun edo ez.