Etxahun Arregi

Kera Deia | Thin Lizzy (I)

Audio_placeholder

Kera Deia | Thin Lizzy (I)

Loading player...
Thin Lizzy
Thin Lizzy

Otsailaren lehen asteburuan Irlanda aldera joatea erabaki dugu 'Kera Deia' saioan, zehazki Dublin herrira gerturatu nahi izan dugu bertako talde baten lanak behar den bezala errepasatu ahal izateko. 1969an sortu zen Thin Lizzy izan dugu hizpide hain zuzen ere, 'Rock' estiloko kantuetan murgiltzen ziren beraiek nagusiki, baina 'Hard rock', 'Heavy metal' edo 'Rock celta' bezalako estiloetan ere topatzeko aukera izan genuen zenbaitetan.

Arrakasta bat baino gehiago utzi zizkiguten 1983ra bitarte kaleratuko zenbait diskotan. Taldea 69an sortu bazen ere, zenbait urtetan geldirik egon izan dira diskoak kaleratu ondoren. Ia 20 artista igaro dira banda honetatik eta hamar disko baino gehiago ere utzi dizkigute entzungai gure belarriak goxatu ahal izateko.