Zuzenean

Etxahun Arregi

Kera Deia | Pink Floyd 'Pulse' (I)

Audio_placeholder

Kera Deia | Pink Floyd 'Pulse' (I)

Loading player...
'Pink Floyd' banda britainiarraren 'Pulse' albumaren azala
'Pink Floyd' banda britainiarraren 'Pulse' albumaren azala

Larunbatak konpainiarik onena ekarri du beste behin ere Naiz Irratira, beste arratsalde batez 'Kera Deia' saioa entzuteko hitzordu itzela izan baitugu. Musikarik gabe, ez litzateke berdina izango gure bizitza eta horregatik asteburua ere entzun ditugun kantuen erritmora jartzea pentsatu dugu. Gaur 'Pink Floyd' taldearen 'Pulse' zuzeneko albuma izan dugu hizpide.

Britainia Handiko rock talde ingelesak uste baino kantu berezi gehiago utzi dizkigu historian zehar eta urrearen prezioa izan beharko luketen albumetan daude sailkatuta. Oraingo honetan ordea, 1994ko abuztutik urrira bitartean eskaintzen zituzten zuzeneko emanaldietan eskainitako kantuak grabatuz osatutako disko bat hartu dugu. Urte bete geroago kaleratu zuten eta arrakasta itzela izan zuten beste behin ere.

Jaurlaritza Logoa