IRRATIA

«Arrisku handiko» proposamenak aste honetako ‘Zarata‘ tartean

Zerrenda begiratzean Berri Txarrak taldearen kantu bat ikustean, askok usteko du arriskurik hartu gabeko aukeraketa egin duela Iker Bárbarak. Baina ez, musika proposamen arriskatuez gainera, nafarren ezohiko kantu bat ere aukeratu digu aste honetako ‘Zarata’ tartean.

‘Euria’ izeneko kantua eta bideoklipa kaleratu berri ditu Olatz Salvadorrek.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Atmosfera bereziko elektronika doinuak ekarri dizkigu aste honetan MusikHaria saiora Iker Bárbarak. Arriskatu samarrak direla esan eta berak «arrisku handia» hartu duela gaineratu du, baina horretarako ere baliatzen duela tartea, «entzuleei ezohiko doinuak gerturatzeko».

Hartara, bi proposamen instrumental, estilo aldaketan datorren artista bat eta ezohiko formatuko zuzeneko bertsio erdi akustiko bat ekarri ditu aste honetan ‘Zarata’ tartera. Hona egin duen aukeraketa:

– Zabala - Don't talk me about nostalgia

– Rrucculla - Earth fondue

– Olatz Salvador - Euria

– Berri Txarrak - Non bestela (zuzeneko erdi-akustikoa)