Zuzenean

Lurpetik gora ateratako kantuak aste honetako ‘Zarata’ tartean

Iker Bárbarak mimo handiz egin du beste behin MusikHaria saiorako kantuen hautakea. Ezohikoak diren taldeak ekarri ditu oraingo honetan eta underground zirkuituan murgildu gara kazetari bilbotarraren eskutik.

Audio_placeholder

Lurpetik gora ateratako kantuak aste honetako ‘Zarata’ tartean

Loading player...
BAMMS talde hernaniarrak ‘Last chance’ izeneko diskoa kaleratu berri du.
BAMMS talde hernaniarrak ‘Last chance’ izeneko diskoa kaleratu berri du.

Astero zerbait berria edo ezezaguna ekartzen digu Iker Bárbara kazetariak MusikHaria saioan egiten duen ‘Zarata’ tartera. Underground zirkuituan murgilduta dauden erreferentziak ekartzea gogoko du eta ohikoak ez diren artistak ezagutzen ditugu askotan bere eskutik.

Bada aste honetan ez da desberdina izango eta informazio gutxi geneukan Leizeak taldeko kide baten kantu bat ekarri digu, besteak beste, astelehenetako bere tartera. Irati Gutierrez da bakarkako bideari ekin dion musikaria eta Iruñeko Leizeak taldeko kidea dela baino ez dakigu. Jakitun gara talde iruindarra diskoa grabatzen eta ibili dela, baina haien inguruko berri gehiago izan aurretik etorri da Gutierrezen bakarkako lehen kantua. Horrez gainera lurpetik honako kantuak luzatu dizkigu Bárbarak aste honetako tartean:

– Irati Gutierrez - Agur gazia

– Laura Sam & Juan Escribano - Nadie nada

– BAMMS - Dance it again

– R. Jon's - Put your feet on the ground

Jaurlaritza Logoa