Zuzenean 09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

11:15h - 12:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Ro eta Sara Zozayaren elkarlana edota Verde Pratoren azkena Iker Bárbararen eskutik

Aste honetako ‘Zarata’ tartean, ‘Akelarre’ pelikulako soinu bandaren egileei omenaldi xumea egiteaz gainera, emakumeek pisu handia hartu dute Iker Bárbara kazetariaren aukeraketan.

Audio_placeholder

Ro eta Sara Zozayaren elkarlana edota Verde Pratoren azkena Iker Bárbararen eskutik

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Arroitajauregi eta Calleja sarituak izan dira ‘Akelarre’ pelikulako soinu bandari esker Goya sarietan.
Arroitajauregi eta Calleja sarituak izan dira ‘Akelarre’ pelikulako soinu bandari esker Goya sarietan.

Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Calleja gogoan izan ditu aste honetako ‘Zarata’ tartean Iker Bárbara kazetari bilbotarrak. «Larunbatean bertan kaletik gurutzatu nituen Maite eta Aran eta gero idatzi zidaten kasualitate hori ez zela kasualitate huts esateko. Oso pozik nago bi emakume hauek Goya saria eskuratu izanagatik», aipatu digu Zarata Mondosonoroko arduradunak.

Verde Pratoren azken bideoklipa estreinatu berritan ‘Neskaren kanta’ ekarri digu eta melodia bera erritmo desberdinarekin zeinen desberdina den entzun dugu. Horrez gainera, Ro eta Sara Zozayaren arteko elkarlana luzatu digu, eta, badirudi, ez dela kantu bakarrean geratuko hasitako bide hori. Baina gehiago ere ekarri dizkigu eta hauxe izan da aukeraketa:

– Akelarre - Neskak sotoan

– Verde Prato - Neskaren kanta

– Sara Zozaya eta Ro - Rosa

– Duna - Caléndula

– Motorsex - Violencia vertical

Jaurlaritza Logoa