Zuzenean

Manolo Kabezabolo eta elektronika uztartu ditu Iker Bárbarak azken ‘Zarata‘ tartean

Kazetari bilbotarrak ekarri dituen proposamenen artean, abeslari zaragozarraren bueltan egindako proiektu bat ekarri digu. Horrez gainera, Baga-Biga zigiluak 15 urte betetzen dituela ere gogoratu du MusikHaria saioan egiten duen asteroko tartean.

Audio_placeholder

Manolo Kabezabolo eta elektronika uztartu ditu Iker Bárbarak azken ‘Zarata‘ tartean

Loading player...
Bartzelona aldean dabilen Miren artista donostiarrak seigarren singlea kaleratu berri du.
Bartzelona aldean dabilen Miren artista donostiarrak seigarren singlea kaleratu berri du.

Aurreko asteko ‘Badok’ tartean Esan Ozenki sortu zela 30 urte bete direla gogoratu bagenuen, aste honetan martxan jarraitzen duen Baga-Biga zigiluak 15 urte betetzen dituela ekarri digu gogora Iker Bárbara kazetariak ‘Zarata’ tartean. Horretarako, gainera, aspaldian ezkutatu samar dabiltzan Eskean Kristö taldearen kantu bat aukeratu du. Arratiako taldea sakabanatu samar dabil eta deslokalizazioak eraginda ezin dute nahi bezain beste egon elkarrekin. Dena dela, 2020an atera zuten kantuan erakutsi zuten umorez jarraitzen dutela.

Dena dela, aste honetako proposamenen artean bereziena, Enea bikoarena da. Delorean taldean ibilitako Guille Astrain eta Nerea ‘Enea’ batu eta sortutako proiektua. Itxialdi garaian, beren etxean, kantuak sortzen hasi ziren eta balkoietan ‘Resistiré’ entzuten zen bitartean, bikoak Kortaturen ‘Mierda de ciudad’ jotzen zuen egoeraz nazkatuta. Hortik tiraka, Manolo Kabezaboloren hiru kantu hartu eta EP bat kaleratu dute, punk doinuak elektronikaren esparrura eraman eta emaitza txukuna lortuz.

Hauxe da Iker Bárbarak aste honetarako egin duen aukeraketa:

– Enea - Kanzión de amor

– Miren - Aparte

– Arri! - Puente alto

– Eskean Kristö - Ezkurrik onenak

Jaurlaritza Logoa