Gartxot Unsain: «Sudur puntan jarritakoa egitea iruditzen zait dela estilo potenteena»
Madeleine eta Grises taldeetan dabil, besteak beste, Gartxot Unsain musikari donostiarra. Baina konfinamenduan egiten ari den lanak atentzioa eman digu guri. Hartara, kuttunak dituen abestiak ekartzeko eskatu diogu eta hizketaldia izan dugu Gartxotekin Musikharia saioan.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Instagramen 75 kantutik gora egin ditu egunotan Gartxot Unsain musikari donostiarrak. «Zakurrarena» bezala aurkezten du proiektu hori, baina atzetik dagoen lana handia da. Kantuak hartu, hitzak fonetikoki aztertu eta moldaketa egin. Gero grabatu eta sarera igotzen ditu guztion gozagarri.
View this post on Instagrambizitza gulag bat da.✨濾 @iri_adrenalized @anderxabi @lologor @josubisai
Aurretik 'Bi Zaldi' proiektuan halako moldaketak egin zituen eta Bob Dylanen 100 kantu ere horrela ekarri zituen euskarara. «Lan handia hartu nuen, mila ordu, baina ez omen zen argitaratzeko modukoa» kontatu digu Gartxot Unsainek lan hartaz galdetuta.
Aurreiritzi asko ditugu musikaren inguruan Gartxoten arabera, eta horiek gainditu behar ditugula uste du, ariketa hori egin beharra daukagula. Musika bere horretan entzun behar dugulua uste du, «musika eraikitzailea delako, atzean artista baten lana dago, eta giza balioei garrantzia eman behar zaie».
Egiten duen lanaren inguruan hitz egin digu. 'Grises' taldearekin lan berria kaleratu eta kontzertuak ematekoa zen. Baita 'Atx' antzerki taldearekin berak idatzitako 'Kaskarot' antzerkiarekin emanaldiak egitekoa ere. Madeleine musika taldearekin ere hor jarraitzen du. Musika estiloez eta galdetuta ordea, erantzun berezia eman du Gartxotek: «sudur puntan jarritakoa egitea geroz eta gehiago eramaten da, eta hori da estilorik potenteena».
Hartara, berari sudurraren puntan jarritako kantuen zerrenda eskatu eta helarazi digu Musikharia saiorako. Eta, guk, Spotifyn osatu dugu kantu horien zerrenda zuek entzuteko.