

Zuzenean 19:00h - 21:00h
Paraleloan
21:00h - 22:00h
Bilynch
22:00h - 23:00h
Uluka

Urnietan, lagun artean sortutako taldea da Kyxo. Aurretik beste hainbat proiektutan eta beste musika mota batzuetan murgilduta ibilitako musikariak batu eta Euskal Herrian ohikoa ez den musika estilo bat jorratzen ari dira.
Otsailaren 28an eman zuten beren lehen kontzertua, Donostiako DabaDaba aretoan eta ordutik hona ezin izan dute berriz ere oholtza batera igo eta beren musika zuzenean jo. Baina urriaren 17an itzuliko dira, Urnietan bertan, beren lehen lana aurkeztu asmoz.
'Agoor' izeneko lan laburra kaleratu dute. Aleka aleka kantuak grabatu eta plazaratu dituzte 2020an, eta, orain, guztiak batzen dituen 4 kantuko EP dotorea kaleratu dute. Ilustrazio deigarriarekin eta soinu desberdinarekin. «Ez da propio bilatutako zerbait, baizik eta barrutik horrela atera zaigun musika egin dugu» kontatu digu Imanol Lizeaga taldekideak.
Gitarra astunak alde batera utzi eta bestelako efektu batzuen alde egin dute Kyxokoek. «Gu ere distortsioen mundutik gatoz eta orain daukagun soinuak ez du zerikusirik. Abesterakoan, 'auto-tunea' ere erabili dugu eta eskaintzen duen emaitzarekin pozik gaude egiari zor», gaineratu du lizeagak.
Disko fisikoak eta kamisetak iritsi zain daude orain, baina baita urriaren 17a ere; gogoz baitaude zuzenekoa eskaintzeko. Eta ez da harritzekoa, beren bideoekin transmititzen duten energia positiboa, sekulakoa baita.
«Txapelketan hobetzen joan naiz eta finalera iristean ikusi nuen irabazteko aukera neukala»
Hidratazioaren garrantzia errendimenduan eta osasunean
Eskola kirola eta frustrazioa: Nola eragiten du eta nola kudeatu?
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
