Zuzenean

Cannesetik albiste onak jasotzen jarraitzen dugu, interesgarri dator urteko zinema hitzordu garrantzitsuena. Aste honetan eman dute jakitera Urrezko Palmondoa irabazteko lehian izanen Lynne Ramsay itzal handiko zuzendaria. Bertan aurkeztuko du Robert Pattinson eta Jennifer Lawrence protagonista diren 'Die, my love' filma. Cannesen aurkeztuko dute haien opera prima Scarlet Johanson eta Kristen Stewartek ere. Aimar Erkiaga kolaboratzailearekin komentatu ditugu Bideokluba saioan azken albisteak.
Faisanen Irla, Asier Urbieta
Bestetik, asteko gomendioen zerrenda partekatu du Erkiagak entzulearekin. Noski, zerrenda horretako lehendabizikoa izan da Asier Urbieta errenteriarraren 'Faisanen Irla' filma. Filmean, Bidasoako muga da kokaleku nagusia, berau igaro nahi duten pertsonen egoera erdigunea.
The End, Joshua Oppenheimer
Munduaren amaiera eta bi hamarkada geroago, gatz-meatze batean eraikitako luxuzko bunkerrean bizi da familia bat: kanpoko mundua inoiz ikusi ez duen 20 urteko semea, aita eta ama. Egun batean, bunkerraren sarreran neska bat agertuko da, eta erabat aldatuko da guztiz isolatuta bizitu den familia honen eguneroko lasaia. Film distopiko honen giroa erabat aldatzen du bere izaera musikalak, esperientzia berezia da Joshua Oppenheimer zuzendari daniarraren azken lana ikustea.
La luz que imaginamos, Movistar +
Pasaden urteko Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia, hau da, festibaleko bigarren garaikurra irabazita dator Payal Kapadia zinemagilearen 'La luz que imaginamos'.
Mumbain, Prabha erizainaren errutina aldatu egin da, senarrak opari bat egin baitio ustekabean, eta harengandik urrun baitago. Bere gelakide gaztea, Anu, hirian leku bat bilatzen saiatuko da, bere mutil-lagunarekin intimitatea izateko. Kostaldeko herri batera egindako bidaia bati esker, desioak agerian uzteko leku bat aurkitu dute.
Emmanuelle, Movistar +
Audrey Diwan zinemagile frantsesaren Emmanuelle-k inauguratu zuen Donostiako Zinemaldiko 72. edizioko Sail Ofizialeko lehiaketa. Emakume batek bere plazera aurkitzeko egiten duen bidaia da film honetan kontatzen dena, kritikak baina ez ziren sobera onak izan. Diwan zinemagileak enkargua jaso zuen 1974ko Emmanuelle film polemikoa remakea egiteko.
Mariliendre, Atresplayer
'Los Javi' zuzendari ezagunen zigilua du Mariliendre telesailak, beraiek ekoiztu dute Atresplayerren estreinatukok den telesaila eta egiari zor, nabaria da. Espainiar gay eszenan girotutako telesail musikal bat da eta moda modako aurpegiak diren Martin Urrutia, Omar Ayuso edo Blanca Suarez izango dira sei kapitulutan osatutako telesail motz honetako protagonistak.