Zuzenean

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria

Denboraldiko azken lau zinema gomendioak

Denboraldiko azken Bideokluba saioan, urteko hainbat elkarrizketa gogoratu ditugu, eta horretaz gain Aimar Erkiagarekin paratu dugu zita. Ikus-entzunezko lau proposamen egin dizkigu, bi zinemarako eta beste bi streaming plataformetarako.

Audio_placeholder

Denboraldiko azken lau zinema gomendioak

Loading player...
F1 bockbusterra dator karteldegira, Javier Bardem eta Brad Pitt eta Dramson Idris
F1 bockbusterra dator karteldegira, Javier Bardem eta Brad Pitt eta Dramson Idris (Apple TV +)

ZINEMETAN IKUSTEKO

F1 (Joseph Kosinski)
Brad Pitt protagonista duen film blockbusterra dator zinema karteldegira aste honetan. 'Top Gun: Maverick' edo 'Tron' bezalako filmen zuzendari Joseph Kosinskiren azken lana da. Filmak Sonny Hayes izeneko 90eko hamarkadako 1 Formulako izar baten istorioa kontatzen du. Bere ibilbidea istripu baten ondorioz eten zen, baina urte batzuk beranduago itzultzeko aukera izango du, gazte hasiberri batekin bikote gisa lehiatu beharko duelarik.

Produktu erraldoia da: 300 milioi dolarreko aurrekontua, Hans Zimmer eta Ed Sheeran soinu bandan, eta cameo ugari F1ko benetako pilotuekin, hala nola Lewis Hamilton. Kritikari askok urteko blockbuster onenetakoen artean kokatu dute.

A LA DERIVA (Jia Zhang-ke)

Guztiz bestelako estilo eta tonua du bigarren gomendioak. Jia Zhang-ke zuzendari txinatarraren azken lana da, eta ia 20 urtez filmatutako planoekin osatua dago. Qiao eta Guao bikotearen maitasun istorioan oinarritzen da: Guao desagertu egiten da beste probintzia batean lana topatzeko, eta Qiaok bere bila abiatuko du bidaia, Txina osoan barrena.

Filmak Txinako azken hamarkadetako industrializazio eta eraldaketa prozesua irudikatzen du, oso estilo pertsonal eta poetikoan, 20 urtez filmatzean oso ongi erakusten da aldaketa. Cannesen eta SEMINCIn proiektatu zen, eta Aimarrek bereziki nabarmendu du zuzendariaren lanarekiko miresmena.



PLATAFORMETAN IKUSTEKO

Grand Tour,  Filmin

Miguel Gomes portugaldarraren azken filma da hau. 1917ko Birmanian kokatua, Edward izeneko britainiar funtzionarioak ezkontza egun berean ihes egingo du, eta Molly emaztegaiak Asia osoan zehar egingo du bidaia haren arrastoa jarraituz.

Filma oso estimatua izan da nazioarteko jaialdietan, Cannesen eta SEMINCIn sariak jaso ditu. Aimarrek nabarmendu du Gomesen zinemagintza dibertigarria eta hausnarkorra dela, eta 'Grand Tour' pelikulak zinemaren gaineko gogoeta sakona egiten duela, umorea eta emozioa uztartuz.


El juego del calamar (3. denboraldia) Netflix

Bukatzeko, Hego Koreatik datorren hit erraldoia: 'El juego del calamar' telesailaren hirugarren eta, itxura denez, azken denboraldia. Lehen denboraldia arrakastatsua izan zen mundu osoan (140 milioi ikusle), eta orain, 456. jokalariak mendeku bila ekingo dio jokoari berriz ere.

Aurrekontua nabarmen handitu dute (21 milioitik 70 milioira), eta sortzaileek ikusleak erakartzen jarraitu nahi dute. Hala ere, Aimarrek aipatu du bigarren denboraldian interesa galdu zuela, eta agian txiklea gehiegi luzatu dutela, baina seguru zale asko izango dituela oraindik.

Jaurlaritza Logoa