Zuzenean

Gizonen eta emakumeen arteko arrakala handia da zinemaren industrian; gizonak daude ekoizle, zuzendari eta gidoilari arduretan. Gizonak dira aurrekontu mardula duten filmen protagonista...neurriak hartu dira arrakala hori murrizteko, baina lana geratzen da oraindik. Horregatik da altxor bat Iruñean, IPES eta Golem zinemak antolatzen duten 'Zinemaren eta Emakumeen Nazioarteko Erakusketa', Estatuko zaharrena da ginera. Batzuk estreinatuko dira karteldegian, baina badira beste harribitxi batzuk nekez iritsiko direla zirkuitu komertzialera. Emakume istorioak denak, emakumeek zuzenduta gainera. Zinema munduko oasia da hau, behintzat urtean behin gertatzen dena.
Bideokluba saioan 39. edizio honetan ikusteko aukera izanen den filmen errepasoa egin dugu.