Zuzenean

Pello Gutierrezen 'Erreplika' dokumentala zine aretoetara iritsi da aste honetan. Ez galdu ikusteko aukera, gutxitan estreinatzen dira dokumentalak zine aretoetan! Hutsuneen inguruko hausnarketa egiten du Gutierrezek 'Erreplika' filmean. 1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu egin zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten; zulo bat horma-hobian. Hutsune kolektibo bat. Aldi berean, Pello Gutierrezen aita Juanmi Gutiérrez zinegilearen heriotzak ere utzi du beste hutsune bat sendian. Memoria ariketa bat da hau, bidaia trhiler poetiko bat artxibo irudi eder bati esker.
Aimar Gutierrezen gomendioa izan da 'Erreplika', baina atzetik etorri dira gehiago, pantaila handian ikusteko eta baita streaming plataformetan ikusteko. Pantailaldia ere izan dugu hizpide eta FANT festibala.
Bestetik, Xabier Minarekin egin dugu hitzordua. Itsas-zientzietan lizentziatua, 'Kantauri' dokumentala zuzendu berri du eta pantaila handian estreinatu berri da.



