Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Maite Bidarte
NAIZ Irratia. Saioen arduraduna. Bideokluba saioko gidaria

Fikzioa eta errealitatea inoiz baina hurbilago, 'Faisanen irla' filmean

Malagako, Bartzelonako eta Goteborgeko zinema jailadietatik iritsi ondoren, etxean estreinatu da 'Faisanen Irla' filma, Donostiako Giza Eskubiden Zinemaldian. Apirilaren 23ean iritsiko da Ipar Euskal Herriko aretoetara, eta 25ean Hegoaldekoetara.

Audio_placeholder

Fikzioa eta errealitatea inoiz baina hurbilago, 'Faisanen irla' filmean

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
‘Faisaien irla’ filmaren zuzendari Asier Urbieta eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby protagonistak
‘Faisaien irla’ filmaren zuzendari Asier Urbieta eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby protagonistak (Gorka Rubio)

Asier Urbietaren 'Faisanen Irla' opera primak eman dio hasiera Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiari. Berehala agortu ziren sarrerak. Thriller ukitua duen filmak,  Bidasoako mugako errealitatearen gordintasuna darama pantaila handira.

Bidasoa ibaiaren erdian kokatzen den lur zati horretan ez dago faisaik, izena bera gaizki ulertu batetik datorkio Faisanen irlari. Mugaz bestalde Ile de la Conférence bezala da ezaguna, Euskal Herrian kokatua, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Estatu espainolari dagokio eta beste erdia frantsesari. Burokrazia horrek berebiziko garrantzia du filmeko bilbean. Izan ere, filmeko bi protagonistak, Laidak (Jone Laspiur) eta Sambouk (Sambou Diaby), bi bi pertsonen oihuak entzungo dituzte  laguntza eske, igerian muga zeharkatzen saiatzen ari dira, ezinean. Egun batzuk beranduago hilotz bat agertuko da ibaian, hain justu burujabetza alde batetik bestera pasako den egunean.  Eta abiapuntu horretatik galdera batek zeharkatzen du filma: Eta zuk, laguntzeko jauzi egingo zenuke? Galdera hori egin nahi izan dio Asier Urbieta zuzendariak ikusleari.

Hain zuzen ere, egunkarian irakurritako albiste batek eman zion Urbieta zuzendariari filmaren gidoia idazten hasteko bultzada. Filmaketa egunetan ere, bertan lanean ari zen lan talde teknikoak, parez pare bizitu zuen Afrikatik datozen eta Europa iparraldera iritsi nahi duten pertsonen egoera. «uste dute Europara iristerakoan ez dutela mugarik aurkituko, eta Bidasoako mugarekin topatzerakoan galduta sentitzen dira», kontatu digu Jone Laspiur aktoreak.

Jaurlaritza Logoa