

Zuzenean 01:00h - 03:00h
MusikHaria (Errepikapena)
03:00h - 04:00h
Beste Bat
04:00h - 06:00h
Euskal klasikoak

Urtarrila bukatzear zela kaleratu ziteun Sertxek (aurrez ‘Serge’) bakarkako bere bi disko berriak. Bi disko, bi ekoizle eta bi giro, nahiz eta bietan barruko minak kanporatzea izan duen helburu. Lehen diskoa, azal zurikoa, itxaropenari begira egindakoa dela dirudi, atmosfera gehiago duten kantuak, aurreko diskoarekin lotura gehiago dutenak, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean grabatuak. Bigarrenean, berriz, azal ilunekoan, Josu Montero izan du ekoizle eta soinu desberdinekin gehiago jolastu duela esan daiteke, pop unibertsora gehiago gerturatu dela kantautore soilarenean geratu ordez.
Hamar kantu eder dira Sertxek eskaini dituenak, eta zuzenean udaberrian aurkezteko asmotan dabil. MusikHaria saioan ere izan genuen kantuen inguruko xehetasun guztiak eskaintzen, abestiz-abesti bakoitzaren barruan zer dagoen azaleratzeko ariketa egin genuen zarauztarrarekin. Momentuz digitalean soilik eskuratu daiteke diskoa, grabatzen eta jendeak entzuteko moduan plazaratzen jarri baititu bere sosak Sertxek. Ea kontzertu sorta polita egiten duen eta edizio fisikoa ateratzeko aukerarik ematen dion, ‘Kantu madarikatuak’ badira ere, merezi baitute hainbeste.