Zuzenean 08:00h - 10:00h

naiz:musika Gazteon Eskutik

Iker Gurrutxaga

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

10:15h - 11:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Bigarren Kafea

«Oraintxe ari naiz disfrutatzen nahi dudana egiteaz, inoren esperoan eta inori ezer zor gabe»

Bueltan da bakarlari gisa Sertx. 2021etik diskorik kaleratu gabe, bihar argitaratuko ditu 'Kantu madarikatuak I' eta 'Kantu madarikatuak II' lanak.

Audio_placeholder

«Oraintxe ari naiz disfrutatzen nahi dudana egiteaz, inoren esperoan eta inori ezer zor gabe»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

1996tik geroztik oholtza gainean ibili da Eraso! taldearekin oholtza gainean egurra ematen Sergio Ruiz,  Sertx. 2019an ekin zion bere bakarlari ibilbideari 'Enarak itzuli dira' lehenengo diskoarekin. 2021ean 'Leihotik mundura' bigarren albuma atera zuen. Bihar, urtarrilaren 23an kaleratuko ditu bere hurrengo bi diskoak, baten faltan, bi ateratzea erabaki du. 'Kantu madarikatuak I' eta 'Kantu madarikatuak II' izango dira datozenak.

«Nire ama taldea ‘Eraso!’ da eta horri eskeini diot denbora. Orain hori aterata eta lasaiago egonda, kontzertuak ematen gauden honetan, biak bateragarriak dira eta orain zen momentua. 2023 amaieraldean nahi nuen atera, baina azkenean orain izan da», aipatu digu zarauztarrak. Disko bakoitza estudio ezberdinetan egin du; lehenengoa Eñaut Gaztañagarekin eta bestea Josu Monterorekin. 

«Kanta bakoitza kutxa batean sartu zen. Kutxa bakoitza ekoizle bat zen, baina kutxaz aldatzeko aukera zegoen. Eñautekin egindako diskoa azkarra izan zen, Josu Monterorekin egindakoan kantuak desikasten, desmontatzen eta gauza berriak deskubritzeko denbora haru genuen, lasaiagoa izan da», aitortu digu. 

Oraintxe disfrutatzeko garaia duela esan digu, eta nahi duena egiteko gogoa duela aldarrikatu digu. Diska bakoitzean gauza ezberdinak topatuko ditugulakoan, gure laborategian aldez aurretik entzuteko aukera ere izan dugu.

Jaurlaritza Logoa