Zuzenean

Bigarren Kafea

Bilboko San Tomas azokako protagonistak

Gainean dugu beste urte batez abenduaren 21a, eta honekin batera, San Tomas eguna. 

Audio_placeholder

Bilboko San Tomas azokako protagonistak

Loading player...
Milaka pertsona pasa den urteko San Tomas egunean
Milaka pertsona pasa den urteko San Tomas egunean (Aritz Loiola | FOKU)

 

Jende askorentzat oporren hasiera izango den honetan, beste batzuk lanpeturik ibiliko dira lanean. Txorizo taloak, sagardoa eta txistorra ez bakarrik, beste hainbat elikagai ere egongo dira plazak betetzen. Barazkietatik hasita, artisau-produktuetaraino, nekazari eta abeltzainak prest daude egun honetarako. 

Biortzatxu Baserriko Iñigo Calzadarekin egin dugu bat egun hau barrutik bizitzeko. Nekazaritza ustiategi honek stand onenaren saria eta barazki sorta onenaren saria irabazi zituen iazko Bilboko San Tomas azokan. 

«Erronka handiena haziak lortzea da. Produktu askoren haziak lortzea oso zaila da, ekologia zertifikatua izanda, are zailagoa. Plaga, euripeak eta halakoek ez dute laguntzen eta beti dugu galtzeko arriskua», dio Calzadak. Hala ere, postua elikagai eta produktu ezberdinez betea dute. Arrakastatsuenak kimu-barazkiak eta loratxoak dira. Aurten ere beste hainbeste eskaintza izango dituzte beraien postuan. 

Jaurlaritza Logoa