Zuzenean

Eli Pagola

«Jasangarri izateko hiriaren eta landa eremuaren arteko dikotomiarekin amaitu behar da»

Gure etorkizuna jasangarria bada, nolakoa behar du izan? Eta hirian? Zehazki, Donostian? Jasangarritasunaz hitz egiterakoan maiz begiratzen diogu landa-eremuari, baina Euskal Herrian hirian bizi da jende gehien. Beraz, nola irudikatu hiriko etorkizun jasangarriago bat?

Audio_placeholder

«Jasangarri izateko hiriaren eta landa eremuaren arteko dikotomiarekin amaitu behar da»

Loading player...
Gelditu Makinak saio berezian, Mirene Begiristain eta Aitziber Sarobe hizlariak
Gelditu Makinak saio berezian, Mirene Begiristain eta Aitziber Sarobe hizlariak (Jon Urbe | FOKU)

Egin dezagun ariketa bat elkarrekin, kolektiboki. Hiri bat izan daiteke jasangarria? Edo, behintzat, izan daiteke jasangarriagoa? Gakoen bila aritu ziren Gelditu Makinak saioan, pasa den azaroaren 28an, Donostiako NAIZ gunean. Donostia bera ez baita hain hiri partikularra, eta bertan esandakoek eta egindako hausnarketek balio dezakete, segur, Euskal Herriko beste hirietarako.

Hausnarketa kolektibo horretan parte hartu zuten Aitziber Sarobe ekonomilariak eta Mirene Begiristain biologoak. Bikoteak eman zuen gaiaren perspektiba orokorra, ondotik hartu zuten hitza Donostian, egun martxan dauden eta Donostia jasangarriago egiten duten Donostiako hiru kolektiboko kidek:Ander Gortazar arkitektOa eta mugikortasunean aditua. Añorgako Añargi Energia Kontsumo Kooperatibako  Iker Urmeneta eta Artatxiki Bioguneko Amaia Gorosabelek  eta Ane Mugikak hartu zuten parte.  Hain zuen, alegia, etorkizun jasangarriago bat izateko bidean ezinbestekoak diren hiru ardatz: mugikortasuna, energia eta elikadura.

Nola irudikatu Donostia jasangarriago bat izenburupean egin zen  hausnarketa, eta hain zuzen ere, jasangarritasun kontzeptuari heldu zioten lehenik. Asko aldatu baita hitz honen esanahia azken hamarkadetan. Ez da bera dela 40 urteko jasangarritasuna, edo egungoa. Jasangarritasuna hazkunde ekonomiko batek lotzen baitzen iraganean, eta egun, «jasangarritasuna desazkundearekin lotuta dago zuzenean», nabarmendu zuen Aitziber Sarobek.

Beraz, etorkizuneko Donostia  jasangarriagoa nahi bada,  desazkundean oinarritutako estrategiak eraman beharko dira aurrera, bai ala bai. Beste ohartarazpen interesgarria gehitu zuen Aitziber Sarobek, jasangarritasunaz ari garenean, beti begirada antropozentriko  batetik ari garela esan zuen, alegia, gizakia guztiaren erdigunean jarrita. Horri tiraka planteatu zuen hurrengo hausnarketa Mirene Begiristainek. Ez al da hiritarraren bizkar ardura gehiegi paratzen? Begiristainek bi gako ikusten ditu galdera horren erantzunean.  Lehena, «gure beharrak eta beharren inguruko eztabaida bat irekitzea» da. Nondik dator kontsumitzen dugun energia, nondik elikagaiak?....eta bigarrena, are garrantzitsuagoa: Zein da munduan egoteko dugun moduan? Horrela, gure beharrak eta desioak lotu behar direla dio Begiristainek: «Bestela, etorkizuna imajinatzerakoan maiz beldurrak sortzen dira, eta horrela ezinezkoa da etorkizun desiragarri bat eraikitzea».

Elikadura esparruan oinarritu ziren Begiristainen hausnarketa gehienak, eta besteak beste, aipatu zuen amaitu behar dela orain arte eraiki den Hiria/landa gunea dikotomiarekin. hiriak behar duela herria, eta aldrebes, herriak hiria. Hori ere bada etorkizuneko hiri jasangarria irudikatzeko gako garrantzitsu bat. Horrela, etorkizuneko gizartea baserritartu behar dela diote, eta aldi berean, landa eremuan elikagaiak ekoizten dituztenen lan baldintzak duindu. eta biak uztartuz, hirietan elikadura estrategia bat diseinatu.

Elikadura alorra ez zen izan hizketagai bakarra, eskala eta komunitatearen beharraz, kontsumoaz eta lurraldearen antolakuntzaren ingururuan hausnarketa interesgarriak utzi zituzten Mirene Begiristain eta Aitziber Sarobek.

Jaurlaritza Logoa