Zuzenean 17:00h - 18:00h
Bilynch
18:00h - 19:00h
Alde Erantziz
19:00h - 21:00h
Haria 3

Aroztegiko Elkartasun Komiteak Manifestazioa deitu du Otsailaren 1erako Iruñean. Mobilizazioan, lurraren defentsan dabiltzanen kriminalizazioa gaitzetsiko da eta Aroztegia «pelotazo» urbanistiko onartezina dela salatu. Gelditu Makinak saioan tertulia baliatu dugu gaiari begira jartzeko Alazne Arruti Goienerreko kidearekin, Joana Decharte OSTIA sareko kidearekin, eta Marta Barba Amillubiko kidearekin. Mugimenduarekin izan duten hurbiltasuna, esperientziak, garaiaren berezitasunak, paralelismoak, errepresioak eta erresistentzia ariketak ekarri dituzte mahai bueltara.
Ez da nolanahikoa proiektu horren aurka aritutako herritarrak jasaten adi diren errepresio judiziala eta indar handia hartu du larunbateko deiak. Hain justu ere, Elkartasun Komiteak pasa den astean Iruñeko Justizia Jauregiaren atarian egin zuen agerraldian nabarmendu zuenez, «Lekarozko herrian gertatzen ari dena Euskal Herriko zenbait herritan gertatzen ari denaren bertze adibide bat da. Aturritik Ebrorat errepikatzen ari den errealitatea da Aroztegiko proiektuarekin bizi duguna. Nafarroan, Gipuzkoan, Lapurdin, Xiberoan, Bizkaian zein Araban, arnasten dugun airea eta edaten dugun ura kutsaturik daude. Gure herri lurrak, baserriak eta oihanak xehatu nahi dituzten proiektuak inposatzen ari zaizkigu. Espekulazioa eta diru gosea oinarri dutela, belaunaldiz belaunaldi denenak eta denendako izan diren baliabideak hondatu nahi dituzte, jauntxo bakar batzuk aberasteko, herritar langileak prekarietatera kondenatzen gaituzten bitartean».
Elkartasuna eta memoria oinarri, Gelditu Makinak saioko mahai-inguruan.