Zuzenean

NAIZ Irratia

Torturen «errekonozimendurantz» alea jarriko du ‘Indarkeriaren Oi(h)artzunak’ dokumentalak

Torturen ondorioz hildako Esteban Muruetagoienaren alaba Tamararen kontakizuna bildu dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatuko den dokumentalean Amaia Merino eta Ander Iriartek. Naiz Irratiak Oiartzunera jo du Iriarterekin hitz egiteko.

Audio_placeholder

Torturen «errekonozimendurantz» alea jarriko du ‘Indarkeriaren Oi(h)artzunak’ dokumentalak

Loading player...
Ander Iriarte oiartzuarra da, Tamara Muruetagoiena bera bezala.
Ander Iriarte oiartzuarra da, Tamara Muruetagoiena bera bezala. (NAIZ Irratia)

1982an hil zen Esteban Muruetagoiena Oiartzunen lan egiten zuen sendagileak, Guardia Zibilak atxilotu eta egun gutxira. Urtez mantendu zuten bertsio ofiziala, bihotzekoarena izan zen, gorputzean utzi zizkioten ubeldu, erredura eta zauriek torturen inguruko zalantzarik uzten ez zuten arren. Txiki zela herritik alde egin behar izan zuen amarekin Tamara Muruetagoiena torturen ondorioz hildako sendagilearen alaba. Urte asko behar izan zituen aitari gertatu zitzaiona jakiteko. Eta herriaren aitortza jasota duen arren, oraindik ere bidea egiten jarraitzen du Tamara Muruegoienak, bere aita torturen biktima gisa errekonozitua izan dadin ofizialki.

Bide malkartsu eta sarritan bakarti hori jaso dute ‘Indarkeriaren Oi(h)artzunak’ dokumentalean, Amaia Merino eta Ander Iriarte zuzendariek. «Askotan torturaren kasuan fijatzen gara gertatu denean baina ez gure gizarteak gaur behar duen handienean; errekonozimenduan eta errekonozimendurantz pertsona horiek egiten duten bidaian», azaldu dio Naiz Irratiari Ander Iriartek, bera ere oiartzuarra, Muruetagoiena bera bezala.

Larunbat arratsalde honetan (hilak 13) estreinatuko da Donostiako Giza Eskubideen 21. zinemaldian  Iriarte eta Merinoren lana. Bertan izango da protagonista, Tamara Muruetagoiena.

Jaurlaritza Logoa