Zuzenean

Bigarren Kafea

«Positibismo inposatua errealitatea ukatuz sortzen dena da»

Audio_placeholder

«Positibismo inposatua errealitatea ukatuz sortzen dena da»

Loading player...

Ezarritako positibismoa edo positibismo mingarria bezala ezagutzen den kontzeptuaren inguruan aritu da Donna Apellaniz Nieto teraueputa Bigarren Kafean. Jendartean zabalduta dagoen joera da eta horren atzean dagoenaz aritu da.

«Gizartean, oro har, gauzak positibizatzeko joera hedatuta dago, guztiaren soluzio edo konponbidea hori balitz bezala». Positibismoa inposatua denean kaltegarri ere izan daitekeela gaineratu du Apellanizek. «Mina kendu eta bizitzari naturala ez den alde ona ezartzea da».

«Positibismoa errealitatea ukatuz sortzen dugunean ari gara positibismo inposatua sortzen. Mnaren gainetik alde positiboa ikusi beharra da. Mina ukatzen badugu, gure barnean desoreka bat sortzen da eta ez garena erakusteak gezurra sortzen du».

Entzun Donna Apellaniz Nietorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa