Zuzenean
«Irlandara oporretara gindoazelako ikusi genuen telesaila eta hirugarren etapa Derry zelako. Gure umeak ingelesa ulertzen du eta belarria Derryko azentura egiteko hasi ginen ikusten. Telesailean jartzen duten musika Irlandakoa da eta horregatik egin dut hautaketa. Telesailean konturatu nintzen musikak zer nolako garrantzia duen ikus-entzunekoetan, nota bakan batzuekin nostalgia pizten dizutelako».
Enya - Caribbean blue
«Nostalgiaren erabilera bikaina da eta kantu hau entzun nuenean telesailean, kokatu nuen zati hori 1991n zegoela. Enya zalea ez naiz, baina jende askok akaso ez du nire zerrenda batean ikusiko. Arrazoi desberdinengatik, asko entzun nuen garai haietan Enyaren musika. Abesti hau OHOko 8. mailan ezagutu nuen, Karmele Beobide irakasleak utzi zidan zinta eta lo egiteko erabiltzen nuen. Gero Su Ta Gar entzun nuen eta dena aldatu zen. Bada, lo egiteko, gaua eta nostalgiaren kontuarekin, Enya lotzen nuen. Kantu hau agertzen den diskoa, beranduago etorri zen, 1991n, eta amari oparitu nion. Tira, amari ez, nire buruari egin nion opari», azaldu digu lemoaztarrak.
The Undertones - Teenage Kicks
«Institutu garaian asko entzun nituen eta aurtengo Azkena Rock Festivalen ikusi genituen The Undertones taldekoak. Punk taldeekin harremanetan hasi nintzenean, mundu anglosaxoira joatea nahiko ohikoa zen. Talde oso duina zen eta disko eta arrakasta batzuk bazituzten, eta hau Derry Girls telesailean jarri zuten, gainera taldea bera Derrykoa da. Egia da hiriko eszena interesgarria dela eta, nork daki, hemengo talderen bat laster mundu zabalean entzungo da akaso», esan du Fernandezek.
The Cranberries - Dreams
Irlandako eszenako talde garrantzitsuenetako bat ekarri digu jarraian MusikHaria saioko kolaboratzaileak: «Dolores O'Riordan hil zen urte berean hasi ziren Derry Girls grabatzen, baina haren ahotsa telesailean ere geratu da betirako. Pop-rockaren bueltan U2 taldearen atzetik, talde erraldoiena dela esan daiteke. Emakumea, lider moduan agertzen zen, konposatzaile bezala ere oso garrantzitsua zen eta bere ahotsa oso berezia da, nostalgia eta malenkonia bikain lantzen zuena zen O'Riordan. Derryko museoan badako halako erakusketa bat telesail honen inguruan eta abesti hau etengabe entzuten da bertan. Kantu hau entzun nuenean, argi neukan musika bikain erabiliko zutela telesailean».
Elastica - Connection
«Esan dugun moduan, komedia, politika eta drama uztartzen dira eta nik, bukaeran, negar egin nuela esango dut, nahiz eta izatez une barregarria den. Talde guztiak irlandarrak dela esan dut telesailean, Take That eta Elastica kenduta. Brit-poparen bueltan ezagutu nituen, emakumeak zirela gogoratzen dut, bi Justine ziren taldea sortu zutenak eta disko oso entzungarria argitaratu zuten hasieratan, homonimoa, Giffen disko-etxearekin kaleratu zutena. Harritu ninduen kapitulu baten bukaeran sartu zutelako eta bilaketa ere egin behar izan nuen irudipena egia zela konturatzeko. Beraz, esandakoa, pop kulturatik abiatzen den telesaila bada ere, interesgarria eta gomendagarria da oso Derry Girls», bukatu du Izkander Fernandezek.